H2SITE enpresak, PEM erregai-pila bat erabiliz ontzian energia sortzeko lehen amoniako-krakeatzailea arrakastaz baliozkotu du.

Zorionak eman nahi dizkiogu H2SITE enpresari, proiektuaren partzuergoko kide baita, PEM erregai-pila bat erabiliz ontzian energia sortzeko purutasun handiko hidrogenoa ekoizten duen lehen amoniako-krakeatzailea arrakastaz baliozkotu duelako.

Mintzezko erreaktore integratu bat instalatu eta martxan jarri da Bizkaiko Golkoko kostaldetik nabigatzen duen BERTHA B hornidura-ontzian (Zumaia Offshore enpresakoa).

Nabigazioan, H2OCEAN proiektuaren barruan, H2SITEren crackerrak arrakastaz bultzatu ditu itsasontziaren zerbitzu osagarriak.

h2site_3