H2OCEAN proiektuaren presentzia Hanburgoko SMM erakustazokan

Irailaren 6tik 9rako astean zehar, Euskal Herriko Itsas Foroak Hanburgoko SMM erakustazokan parte hartu du, 29 enpresa elkarturekin batera, horietako 12 erakusketari gisa.

 

SMM mundu mailako Itsas Erakustazoka liderra da eta bertara sektoreko eragile nagusiak joaten dira: armadoreak, ontziolak, industria laguntzailea eta zerbitzuak.

Aurtengo edizioan 67 herrialdetako 2.000 erakusketari baino gehiago izan ditu, 85.000 metro karratuko azaleran, eta 40.000 bisitari profesional baino gehiagoko izan ditu lehen estimazioen arabera. Horrek guztiak tresna handia bihurtzen du sektoreko enpresak lantzen ari diren proiektuak zabaltzeko. Erakustazoka honetan H2OCEAN proiektua egon da; izan ere, FMVren standak proiektuaren informazio-gune gisa jardun du, eta orain arte lortutako helburuak eta lorpenak jakinarazi dizkie erakustazokan interesa agertu duten enpresa bisitariei.

smm_22