Euskal Itsas Foroak H2OCEAN proiektua erakusten du World Maritime Week erakusketa-azokan

Martxoaren 21etik 23ra WMW erakusketa azoka ospatu zen Bilbao Exhibition Centren eta itsas sektore osoa bildu zuen ekitaldian. Nazioarteko lau biltzar paralelo hartzen dituen topaketa da: naval (Sinaval), arrantza (Eurofishing), portua (Futureport) eta itsasoko energia berriztagarriak. Ekitaldiak biltzar egitarau zabala izan zuen, sareak lantzeari eskainitako atal zabala eta erakusketa gune bat, non Itsas Foroak Euskal Herriko stand propioa izan du eta bertan parte hartzen duten proiektu desberdinak zabaldu ditu. H2OCEAN proiektua azoka honetan egon da, izan ere, FMV standak proiektuaren informazio gune gisa jardun du, eta orain arte lortutako helburuak eta lorpenak ezagutaraziz azokara bertaratzen diren enpresei interesa agertu zaie.

wwm23
wwm23_2