H2OCEAN proiektua Rotterdameko (Herbehereak) Europort azokan, azaroaren 7,8,9 eta 10ean.
Europort nazioarteko itsas erakusketa da, eta teknologia berritzailerako eta ontzigintza konplexurako topalekua. 25.000 bisitari profesional eta 1.000 enpresa erakusketari biltzen ditu, batez beste.
Azokak ikuspegi orokorra du: ontzigintza, itsas garraioa, arrantza eta Offshore, baina merkatu-hobi espezifikoak ere biltzen ditu, non Herbehereak nabarmentzen dira, hala nola ibai-merkatua, dragak eta atoiontziak edo megayateak.
Euskadiko Itsas Klusterra Espainiako industriako itsas sektoreko enpresen partaidetza taldekatua antolatu du, eta bere standean H2OCEAN proiektuari buruzko informazioa zegoen eskuragarri, roll up-aren bidez, bai eta haren datu garrantzitsuenak biltzen dituen brochure baten bidez ere.