Proiektua
Itsas garraioaren etorkizuna irudikatu
Zer da H2OCEAN?
Itsas sektoreak maila globalean ezarritako erronka handi bat du aurrez aurre: itsas sektore osoa deskarbonizatzea. 2050eko amaierarako, honako hau lortu behar da: sufre dioxidoaren isurketa globalak % 55 murriztea, oxido nitrosoenak % 38, eta partikulenak % 36, 2008ko datuak oinarritzat hartuta.
-
Nazioarteko itsas sektorea munduko ekonomiaren bizkarrezuerra de. Salgaien %70-80 itsasoz garraiatzen da. Datu horri sektorea osatzen duten beste itsasontzi mota batzuk gehitu beharko zaizkio, hala nola petrolio-ontziak, arrantza-ontzial, bidaiarien itsasontziak eta asialdirako itsasontziak,beste batzuen artean.
-
Hala eta gustiz ere, itsasontziek airea kutsatzen duten isurketak askatzen dituzte, eta eragin nabaria dute berokuntza globalean; gainera, itsas garraioa zarata-isurketen iturria da (atmosferara eta itsasora), baita itsas espezie inbaditzaileen ugalketaren eragileetako bat ere. Itsaontzien eraikuntzan, berriz, energia eta lehengaien kantitate handiak kontsumitzeaz gain, beste inpaktu batzuk sortu litzaketen materialak erabiltzen dira.
-
Nazioarteko Itsas Erakundean (OMI) nazioarteko arauak adostu dira itsaontzien airerako isurketa kutsagarriak muriizteko.
-
Europako Batzordeak iragarri zuen, Europako Akordio Berdean, EBko garraioaren BEGak %90 murriztu beharko liratekeela 2050erako,eta azldu zuen -gutxi gorabehera- zer inplikazio izango lukeen horrek itsas garraiorako.
Deskarbinizaziora zuzendutako trantsizio energetikoan hidrogenoak eskaintzen duen aukera
Nabigazioaren etorkizuneko erregaiak zero isurketa sortu behar du, eta, aldi beren, potentzia nahikoa izan besar du itsaontziak mundana zehar proputsatzeko, eta biltegiratu eta garraiatzeko modukoa izan behar du, eta, jakina, bideragarri egiten duen prezio bat izan.
Testuinguru horretan, hidrogeno lerdearen aukera sortzen da. Hidrogeno berdeak rol erabakigarria du ekonomia deskarbonizatzeko prozezuan, hots, trantsizio energetikoa deritzan prozesuan. Energia garbi eta jasangarriaren iturri agortezin bat da, zenbait industria bultzatzea ahalbidetuko duena, baina, batez ere, planetaren deskarbonizazioa ahalbidetuko duena.
Euskal industriak baditu erronka horri aurre egiteari begira erreferentziazkoa den leku batean kokatzen gaituzten kapazitateak. Gure lurraldean, itsas sektorearen, sektore energetikoaren eta sectoren berriztagarriaren Supply Chainaren ordezkari estrategikoak diren enpresa ugari kontzentratzen ditugu, berezko kapazitate teknologiko handiekin.
Proiektuaren helburu nagusia
Proiektu honen helburua da heldutasun maila txikiagoa tuten teknologien arloan ikertzea, Euskadiko industriak erreferentziazko lekuan kokatu ahal izateko nazio mailan eta nazioartean, etorkizuneko itsasontzi jasangarriari dagokionez, hidrogenoaren teknologia euskarri nagusitzat hartuta.
Lan-paketeak
01
Baldintza eta betekizun teknikoak definitzea. Zaintza Teknologikoa
Lan-pakete honen helburua, proiektuan garatuko diren azterlan eta analisien baldintza eta betekizunak definitzea da, sektorearen zaintza teknologikoa egiteaz batera.
02
Planta Energetikoa eta Itsas Propultsatzaile Berdea
Lan-pakete honen helburua itsaontzi jasangarri baten planta energetikoari lokatutako teknologia guztiak garatzea da, bai propultsioaren ikuspuntutik eta bai kontsumo osagarrietarako sorkuntzaren ikuspuntutik.
03
Itsasontzi jasangarria: Materialak, Birziklagarritasuna, Eraikigarritasuna
El objetivo del paquete de trabajo del proyecto es sentar las bases del diseño que se desarrollará a lo largo del resto de paquetes de trabajo. Para ello se han definido los siguientes objetivos y para la consecución de los mismos se llevarán a cabo las tareas que se describen.
- 3.1 zeregina: material baten hidrogenaren presentzian nola jokatuko duen iragartzea, eta becaren erabilera bermatzen duten datuak sortzea..
- 3.2 zeregina: hidrogenoz propultsatutako itsaontziaren ingurumen-aztarna ezagutzea (LCA azterlanen bitartez) helburu hirukoitz batez:
- Itsaontziaren ingurumen-aztarna kalkulatzea ahalbidetzen duen tresna bat eskuratzea
- Aztertutako prozesuak eta teknologiak optimizatzea
- emaitzak oraingo teknologia onenen emaitzekin alderatzea (benchmarking)Tarea T3.3: desarrollar un nuevo sistema que permita optimizar el espacio disponible para habilitación en buques, tanto en buques de carga como en buques de pasaje.
- 3.3 zeregina: erabilerarako eskura dagoen espazio optimizatzea ahalbidetzen duen sistema berri bat garatzea, bai karga-itsasontzietan eta bai bidaiarien itsasontzietan.
- 3.4 zeregina: itsaontzi-kroskoaren blokeak modu automatizatuan saldatzeko sistema berritzaile bat ikertzea eta bearer bideragarritasuna aztertzea; sistema hori kable-robot batean oinarrituko da, eta beraren plataforma mugikoríean beso robotiko bat eta soldadura-buru bat integratuko dira.
04
Operazio eta mantenuaren alorreko berrikuntzak
Proiektuaren lan-pakete honen helburua AA teknologikoen erabileran berriztatzea da, itsasontzia operatzeko eta mantentzeko erabakiak hartzen laguntzen duten tresna adimendunen garapenerako, haien jasangarritasuna maximisatzeko xedez.
Helburu nagusia 2 helburu parikularretan bereizten da:
- Mantenuaren kostuak optimizatzea, biki digitalaren kontzeptua azpisistema eta sistemaren O&M-rako erabiltzearen bitartez.
- Itsaontziaren operazioak optimizatzea, bai nabigazioari laguntzeko sistemen bitartez -aldi berean segurtasuna maximizatzen dutenak- eta bai bearer espazioa zenbait funtziotarako modu dinamikoan birkonfiguratzearen bitartez.
05
Emaitzak baliozkotzea
Proiektuaren lan-pakete honen helburua H2OCEANen garatutako produktuen jokabidea ikertzea da, Tecnaliaren tailer eta laborategietan eta ingurune esaguratsuetan, Hala nola enpresa parte-hartzaileen instalazioetan.
Jarduera nagusiak honako hauek izango dira:
- Produktu, prozesu eta zerbitzu berrien prototipoak baliozkotzea: fabrikazio-bideen gutxieneko prototipo bideragarriekin fabrikatutako prototipo eta kupoiak baliozkotuko dira, garatutako teknologia erakusteko eta baliozkotzeko.
06
Emaitzen hedakuntza eta ustiapena
Helburua abiatutako ekimenak barnean zein kanpoan ezagutzera emateko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzea da, horri lotuta, proiektuan zehar lortu diren eta komunikatzekoak diren emaitzak aurkeztea. Prozedura hau zenbait interes-talde informatzera zuzenduta dago.
Teknologia
Ikerketa, analisi eta zaintza teknologikoen baldintza eta betekizun teknikoak definitzea
Jasangarritasuna
Garatuko den diseinuaren oinarriak esarri
Berrikuntza
AA teknologien erabileran berriztatzea trean adimendunen garapenerako
Gurekin harremanetan jarri
H2OCEAN proiektuan parte hartu nahi baduzu edo proiektuari buruz informazioa nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (HAZITEK) eta Europako Herrialde Garapen Funtsak (FEDER) finantzatutako proiektua.