Euskadiko Itsas Klusterrak jardunaldi bat antolatu du ItsasMuseum-en, HYSHORE eta H2OCEAN proiektu estrategikoen emaitzak aurkezteko. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak finantzatzen ditu, HAZITEK programaren bidez.
HYSHORE eta H2OCEAN proiektuen partzuergoek hidrogenoarekin lotutako hainbat teknologia garatzen lan egin dute azken hiru urteetan, eta BOSLAN eta Astilleros Murueta proiektuen buruek egin dituzte aurkezpenak, gainerako bazkideen ekarpenekin batera.Los consorcios de los proyectos HYSHORE y H2OCEAN han trabajo durante los últimos tres años en el desarrollo de diferentes tecnologías relacionadas con el hidrogeno, y los lideres de ambos proyectos BOSLAN y Astilleros de Murueta han realizado las presentaciones, junto con aportaciones del resto de los socios.


Ingeteamek itsasontzi barruko elektrizitatea kudeatzeko eta banatzeko soluzioa kontzeptualki diseinatu du, iturri berriztagarriak itsasontziaren kontrol- eta propultsio-sistemekin integratzea ahalbidetzen duten energia bihurtzeko etapak osatzen dituen DCko banaketa-sistema batean oinarrituta.


Zorionak eman nahi dizkiogu H2SITE enpresari, proiektuaren partzuergoko kide baita, PEM erregai-pila bat erabiliz ontzian energia sortzeko purutasun handiko hidrogenoa ekoizten duen lehen amoniako-krakeatzailea arrakastaz baliozkotu duelako.


H2OCEAN proiektua Rotterdameko (Herbehereak) Europort azokan, azaroaren 7,8,9 eta 10ean.


Proiektuaren partzuergoa irailaren 14an bildu da Oliver Design enpresaren instalazioetan, hidrogenoaren bidez…


H2OCEAN Proiektuaren helburu nagusia teknologia ez hain helduetan ikertzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko…


Martxoaren 21etik 23ra WMW erakusketa azoka ospatu zen Bilbao Exhibition Centren eta itsas sektore osoa bildu zuen ekitaldian. Nazioarteko lau biltzar paralelo hartzen dituen topaketa da: naval (Sinaval), arrantza (Eurofishing), portua (Futureport) eta itsasoko energia berriztagarriak. Ekitaldiak biltzar egitarau zabala izan zuen, sareak lantzeari eskainitako atal zabala eta erakusketa gune bat, non Itsas Foroak Euskal Herriko stand propioa izan du eta bertan parte hartzen duten proiektu desberdinak zabaldu ditu. H2OCEAN proiektua azoka honetan egon da, izan ere, FMV standak proiektuaren informazio gune gisa jardun du, eta orain arte lortutako helburuak eta lorpenak ezagutaraziz azokara bertaratzen diren enpresei interesa agertu zaie.


Joan den ostiralean, urriak 14, H2OCEAN proiektuaren jarraipen bilera ospatu zen, bertan enpresen eta ZTBESko agenteen partzuergoak proiektuan egindako aurrerapenak eta datozen hilabeteetarako lan plana aztertu zuten.


Irailaren 6tik 9rako astean zehar, Euskal Herriko Itsas Foroak Hanburgoko SMM erakustazokan parte hartu du, 29 enpresa elkarturekin batera, horietako 12 erakusketari gisa.


Proiektuko kide batzuk beren gaitasunak azaltzen aritu dira WindEurope Annual Event 2022 azokan, apirilaren 5, 6 eta 7an Bilbao Exhibition Centren.